Alergiak! ...ieup..., gerra... i..e..u...p, ekonomiaren gainbehera... Berriz ere hasiko gara? Baiiiiii!!!!

Bi urte pasa dira itxialditik, Pilar Kaltzada komunikatzaileak 'Emakumea Ardatz' saioan azaldu duenez, atzera pausoak asko izan dira, orokorren, gizartea prekarizatu egin da eta emakumeak dira prekarizatuenak: "prekarizatuta zegoen populazioa, emakumeok prekarioago bilakatu gara". Horrez gain, pandemia dela eta mundua gelditu zenean, emakumeek ez zutela izan gelditzeko "luxurik" esan du eta ez duela argi ikusten guzti horri aurre egiteko estrategia zein ote den.