Gantxet InZpeKtore kalera atera da 20N aitzakiatzat hartuta. Donostiako EHUko fakultatera hurbildu eta bertan zuzenbideko ikasleekin solasean aritu da.
20N ardatz hartuta, Josu Muguruza eta Santi Brouarden erailketak gogoratu ditugu aktualitate zorrotzetik. Martin Garitano kazetariak ondo baino hobeto ezagutu zituen bi buruzagi independentistak. Amaia Ereñagak ere bai. Platoan bertan izan dugu Ereñaga. Garako kazetariak Marga Andurain emakume abenturazalearen berri ekarri digu. Tessa Andonegi aktorea eta Itsaso Lekuona kultur teknikaria Latinoameriketako egoera mugituaz eta A25 aldarrikapen egunaz ere aritu dira Kolpez Kolpen.
Gantxet InZpeKtorea kalera atera da jendearen erantzunaren bila. Zer da kaleko jendearentzako independentzia? Fantasia ala beldura? eta norbaitekin aliatu beharko balu Euskal Herriak norekin aliatu beharko luke? Portugal, Galizia eta Kataluniarekin edo Landak, Oska eta Luz Ardidenekin?
Kataluniako eta Euskal Herriko tsunami demokratikoak, Espainiako gobernu akordioa, Boliviako estatu kolpea eta Gladys del Estali buruzko dokumentala hizpide Kolpez Kolpe saioaren bostgarren atalean. Platoan, Naroa Iturri gidari, eta Tessa Andonegi aktorea, Miren Legorburu administraria eta Ana Iruretagoiena eta Asier Errasti kazetariak solasean.
Fantasia eta beldurrezko zinemaren astean Gantxet InZpeKtoreari galdera batzuk sortu zaizkio. Zeri diogu beldurra? Zein dira gure fantasia ezkutuak? galdera hauek eta gehiago argitzeko asmoz atera da kalera InZpeKtorea.
Hauteskunde giroan, salda badago, baina feminista! Euskal Herriko 5. Jardunaldi Feministen ikuspegitik heldu diogu igandeko hauteskunde espainolen kanpainari, hori bai "starlux" zopa. Gurekin solaskide Tessa Andonegi aktorea, Itsaso Lekuona kultur teknikaria eta Ana Iruretagoiena kazetaria. Kikaradaz hitz egingo digu, luze, oso luze, Gaizka Izagirrek mobilaz bestaldetik, eta Gantxet Inzpektorea Beldurrezko eta Fantasiazko zinema astean murgildu da independentzia eta pentsioak fantasia edota thriller ote diren ikertzeko.
Gernikako urriko azken asteleheneko azokan izan da Gantxet InZpeKtorea. Azoka eta komertzioa eskutik doazen bi maitale. Baina konsziente al da jendea ultra-merkantilismoaren garai hauetna zer erosten duten? zalantzak argintzeko bertan izan da Gantxet.