Skip to main content

Bilbo 2023

Turismoa asko hazi da Bilbon. Eta horrek zuzeneko eragina du etxebizitzaren garestitzearekin eta turistifikazioarekin. Eta egoera horri aurre egiteko, turismo jasangarria bultzatu behar dela dio Bilboko Udalak, baina zer uste dute alkategaiek?

Bestalde, oihartzun handiko ekitaldiak gero eta ohikoagoak dira Bilbon ospatzea, tartean kirol ekitaldi handiak, horren adierazle da adibidez Frantziako Tourra. Izan ere, horrelako ekitaldiek ekonomia sustatzen dute, baina, tartean, Tourrak izan ditzakeen albo ondorioek ere kezka sortu dute zeinbat herritar eta eragilen artean. Zein iritzi dute alkategaiek?