Skip to main content

Teresa Whitfield: 'Otegiren eta Egigurenen ausardia aitortu behar da 2004ko elkarrizketengatik'

Gurean Gaur

Historiari erreparatu, eta gobernu espainiarraren eta ETAren arteko negoziaketei buruz hitz egin du, besteak beste, Theresa Whitfield NBEko kideak. Gobernu guztiek ez zutela negoziatuko zioten arren, Aieteren aurretik, dagoeneko negoziaketa historia luze bat zegoela nabarmendu du, nahiz eta, saiakera guztiek porrot egin zuten.


Testuinguru horretan, Arnaldo Otegiren eta Jesus Egigurenen ausardia azpimarratu nahi izan ditu Whitfieldek, 2004an martxan jarri zituzten elkarrizketa haiek gogora ekarrita. Euren ausardia eta lidergoa aipatzeaz gain, ETAri ere ausardia aitortu behar zaiola ziurtatu du.