Skip to main content

Zer diote herritarrek Zaldibarko zabortegiko auziaren kudeaketaz?

Sakonean

Hamabost hilabete igaro dira Zaldibarreko zabortegian luizia gertatu zenetik; ezbeharrean bi behargin desagertu ziren. Alberto Sololuzeren hilotza abuztuan aurkitu zuten, Joaquin Beltranek, aldiz, amildutako hondakinen azpian jarraitzen du.

Gauzak horrela, maiatzaren 14an Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen bertan behera utziko zituztela Beltran bilatzeko lanak. Erabakiak hautsak harrotu ditu, eta Euskal Herriko hainbat eragile, alderdi eta gehiengo sindikalak salatu du erantzukizunak saihestu nahi dituela Eusko Jaurlaritzak. Zer diote herritarrek kudeaketari buruz? Hona hemen bildu duguna.