Skip to main content

Tokiko merkataritzan euskararen erabilera handitzeko kanpaina martxan da

Sakonean

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak elkarlanean tokiko merkataritzan euskararen erabilera handitzeko kanpaina jarri dute abian. “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean, eremu sozioekonomikoan euskara indartzeko helburuei erantzunez, merkataritzan euskara sustatzeko 2020ko neguan abiatu duten kanpaina da, eta bereziki lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta dago