Skip to main content

Oroimen jarduera ugari antolatu dituzte Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

Sakonean

Martin Ugalde jaio zela 100 urte beteko dira datorren azaroaren 11n, eta idazle eta kazetaria gogoratzeko ekimen ugari antolatu dituzte. Ostegun honetan Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenaren harira antolatuko diren egitasmoak aurkeztu dira Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Besteak beste, euskalgintzaren aldeko eragile izandakoaren obra guztia digitalizatuko da, webgune batean jasota.