Skip to main content

Okitaño Baratze Parkea, oñatiarren autokontsumorako ortuak

Sakonean

Duela zortzi urte abian jarri zen ekimenaren bidez, Okitañoko Baratze Parkean dauden 88 lursail oñatiarren eskura daude, norberak bere barazki eta fruituak ekoiztu ditzan, modu ekologikoan eta elikadura osasuntsu bateranzko bidean. Hamaika Oñatin izan da, herritarrek, Udalarekin batera, eskuartean duten proiektua ezagutzeko.