Skip to main content

Nerea Martinez, Martxoak 3 elkartea: 'Espainiako zigorgabetasunaren ereduarekin, justizian aurrera egiteko aukera gutxi ditugu'

Sakonean

Martxoaren 3a egun adierazgarria da Gasteizen. Urtero bezala, 1976ko egun horretako sarraskia gogoratuko dute, gertakizunen 46. urteurrenean. Egia, justizia eta erreparazioaren bidean, Nerea Martinez Aranburuzabala Martxoak 3 elkarteko bozeramaileak elkarteak erdietsi dituen lorpen garrantzitsuak nabarmendu ditu, baina justiziaren aldetik oraindik ere aurrerapausoen zain daudela adierazi du.