Skip to main content

Maus komikia euskaratzea "jolas bat" izan da

Sakonean

Maus. Komikigintzaren historian dagoen liburu garrantzitsuenetarikoa euskaratu du Astiberri argitaletxeak. Itzultzaile lanetan Julen Gabiria Lana ibili da. Bada, atzo, Bilbon, Darabilbo egitasmoak antolatuta liburuaren aurkezpena egin zuten. Maus komikiaren nondik norakoak azaltzearekin batera, Gabiriak bere itzulpen prozesuaren berri eman zuen. Izan ere, jatorrizko komikian pertsonai nagusiak gaizki hitz egiten du ingelez, eta itzultzaileak akats horiek euskaratu behar izan ditu, betiere, adierazkortasuna eta ulermenaren arteko oreka mantenduz.