Klima aldaketaren aurkako legea “aukera galdua" da ekologisten iritziz

Krisi klimatikoari aurre egiteko lehen legea Madrilgo Diputatuen Kongresuan onartuta, Iñaki Barcena Ekologistak Martxaneko Kidearekin eta Joserra Becerra Equo Berdeak-eko bozeramailearekin aritu gara.

Ekologistek salatu dute legea "aukera galdua" izan dela, “berandu” datorrela eta “mugatua” dela nabarmendu dute; gabeziak eta hutsuneak dituela adierazi dute, batez ere bere helburuei dagokionean. Deskarbonizaziorako emisioen murrizketen helburua Nazio Batuen Erakundeak gomendatutakoaren erdian kokatu du Legeak.

Azaldu dutenez, nahiz eta “aurrerapauso” bat izan hainbat alorretan, erregai fosilen zundaketen debekuan esaterako, trantsizio ekologiko “justurako” beste hainbat gako ez ditu barnebiltzen legeak.

Zerikusia duten artikuluak