Skip to main content

Juan Karlos Ioldi: “Argazki batek mila hitz baino gehiago balio du”

Sakonean

Duela hogei urte Unai Romano bost egunez egon zen Guardi Zibilaren esku, eta 30 orduz inkomunikatuta egon ostean, erietxera eraman behar izan zuten. Gutxitan lortu dira torturak salatu berri dituen atxilotu baten egoera fisikoaren argazkiak, eta Romanoren aurpegi ubeldua torturaren ikur bihurtu zen. Gaur gaurkoz, Estrasburgoko Giza Eskubideen epaiaren zain dago Romano.

Gaur, irailaren 7an, Romanoren tortura testigantza oinarri duen ‘Unai Romano Zilbetiko pagadian’ dokumentala emitituko dugu 22:00etan Hamaika Telebistan. Nahieran ere ikusgai duzue www.hamaika.eus zein Youtuben.