Skip to main content

Iñaki Barcena eta Maitane Arri: “Energia aukerak murrizten ari dira eta horretarako prestatu behar gara”

Sakonean

Energia baliabideak eta materiala amaitzen ari direla ikusten ari gara, eta bioaniztasuna galtzearekin batera klima aldaketaren lehenengo zantzuak antzematen ari gara. Testuinguru honetan, kapitalismoarenak diren ekoizpen eta kontsumo ohiturekin jarraitzen badugu, sistemaren krisia bizkortu besterik ez dugula egingo ziurtatu dute Iñaki Barcena eta Maitane Arri Ekologistak Martxan elkarteko kideek. Biosfera krisi sakonean aurkitzen da, eta kapitalismo globala bera ere dituen mugetara iristen ari dela azaldu dute. Hala, arrakalei eta alternatibei heldu diete biek.