Skip to main content

Gerediaga elkartea Durangoko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak lokalizatzen ari da

Sakonean

Ehortzitakoak identifikatu eta familiarteko lokalizatzeko ikerketa lana hasi dute Gerediaga elkarteak eta Durango 1936 Kultur elkarteak, Durangoko Udalaren babesarekin. 1937ko martxoaren 31ko erasoan hildako asko hobi komunetan sartu zituzten, eta haien lanari esker, senide batzuek zer gertatu zen jakin ahal izan dute. Izan ere, zenbaitek ez zekiten bere familiartekoa non lurperatu zuten, baina bazekiten bonbardaketan hil zela. Beste batzuek, aldiz, desagertutzat eman zuten senidea, edo frontean hil zela uste zuten.

Lanean jarraitzen dute, eta gaur egun oraindik hilobiak non dauden zehaztu ez badute ere, elkarteek espero dute hurrengo urratsa horiek aurkitzea izatea. Hala ere, bide luzea geratzen zaie ikertzaileei, funtsezko lana baita hildakoen bizi historia ezagutzea memoria duinagoa marrazteko.