Felix Iriarte: "Gure ikuspegia giza eskubideen aldeko borroka da"

Gaur hasi eta larunbatera arte, jardunaldiak egingo ditu Argituz giza eskubideen alde lan egiten duen elkarteak; jardunaldien helburua da ikustea Gasteizen zenbateraino betetzen diren eskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenarekin lotutakoak.

Bien bitartean, eskubide sozialen behatoki bat sortzeko lanean ari da. Bestalde, Donostian ere jardunaldiak egingo dituzte ostiral eta larunbatean, 'Memoria eta egia jakiteko mekanismoak. Esperientzia lokalak eta globalak' izenburupean. Felix Iriarterekin solastu dugu elkartearen lanaz, jardunaldiez eta etorkizuneko erronkez.

Zerikusia duten artikuluak