Fabrikako ateak ireki dizkie Bogak bezeroei
Sakonean
Bertako produktuak dastatu eta garagardoaren kultura berria bultzatzeko asmoz TapRoom-a ireki du Boga Garagardoak bere Mungiako fabrikan. Ostiralero izango dute gunea zabalik eta komunitatea indartzea dute helburuetako bat. Halaber, irailean martxan jarriko duten Crowdfounding kanpainaren berri ere eman dute arduradunek, etorkizunera begira egin beharreko inbertsio garrantzitsuei aurre egiteko komunitatearen babesaz.