Skip to main content

Ez Donk Amaitu! Punk mugimendua, R.I.P. taldeko lagunak eta 80ko hamarkada azaroan, Arrasaten!

Sakonean

Oroimen historikoa eta memoria zaintzeko garaiotan, nola ahaztu 80ko hamarkadako gazte belaunaldiak utzitakoa! Punk mugimendua, R.I.P. taldeko lagunak eta 80ko hamarkada gogoratzeko asmoz,‘Ez Donk Amaitu’k antolatutako ekimenak erakusketa, hitzaldiak eta zinema proiekzioak antolatu ditu azaroan Arrasaten. Kolpez Kolpe saioan izan dira Edurne Landaluze Arregi eta Iker Barandiaran Zubiate.