Skip to main content

Eusebio Gaintza: "Olibondoak zelai baso bihurtzen ditugu ekoizpen ekologikoan"

Sakonean

Biosasun enpresa duela 22 urte sortu zen, eta olibondotik hainbat produktu ateratzen dituzte, ekoizpen ekologikoa ardatz hartuta: "Produktu desberdinak eskaintzen ditugu, berezitasun batzuekin: olio birgen extra ekologikoa egiten dugu, baina beti poliferol askorekin". Prometea proiektuko kide ere badira, eta ulzerak ekiditeko produktu sanitario bat aterako dute laister. Eusebiok azpimarratu du handitzen ari direla ekoizpen ekologikoan lan egiten duten proiektu kopurua.

Olioa egiteko prozesu osoa azaldu digu Eusebiok, eta nabarmendu du hiru proiektu ateratzen dituztela bertatik: olioa, hezurrak zatiturik, eta oliba ura. Azken hori aprobetxaten dute produktu berriak sortzeko, eta teknika ekologikoak erabiltzen dituzte: "Olibondoak zelai baso bihurtzen ditugu".

Duela 10 urte, beste ekoizle ekologiko batzuekin lanean hasi ziren beste produktu batzuk elkarrekin merkaturatzeko, eta horien artean dago Errigora proiektua: "Euskararekin konprometitutako ekoizleak biltzen ditu, eta guztion artean, produktu onez osatutako saskiak osatzen ditugu, euskara bultzatzeko, eta auzolanean".

Ikusi Geltokia saioa osorik nahieran.