Skip to main content

Errealitatetik asko duen fikzioa ondu du Artedramak 'Atzerrian lurra garratz' antzezlanean

Sakonean

Migrazioa, deserria eta horren inguruan sortutako sentipenak dira lanaren muina eta horretarako Laura Penagos kolonbiarraren historiatik abiatu zuten sormen prozesua. Amancay Gaztañagak zuzenduta, Ibon RG-ren musika, Barbara Rassoren jantziak eta Atx Teatro-ren eszenografia lagun, errealitate gordin batean oinarritutako fikzioa antzezten dute Laura Penagos kolonbiar euskaldunak eta Ander Lipusek.