Skip to main content

Bi urteren ostean bueltan dira Leioako San Juan jaiak

Sakonean

Hasi dira Leioako San Juan jaiak pandemiaren aurretik ezagutzen genituen bezala, mugarik gabe. Bi urteko geldialdiaren ondoren herritarrak gogotsu daude jai giroan berriz elkartzeko. Ekainaren 23ko txupinazoarekin eta kuadrillen jaitsierarekin hasi dira jaiak. Arratsaldeko 19retan izan da txupinazoa, eta Saray Herrera eta Jon Ruiz izan dira aurtengo Mari Pepa eta Arlote. Jaiak errespetuzko eta tolerantziazko giroan egin daitezen eskatu zaie herritarrei.