Skip to main content

Bendejerak, emakume baserritarrak, omendu ditu Bilboko Udalak

Sakonean

Bendejerak omendu ditu Bilboko Udalak, Euskararen Nazioarteko egunaren harira. Hala, eskerrak eman dizkie, eta euren balioa aitortu die urteetan lan eta uri munduaren arteko zubi-lana egin duten emakume baserritarrei.
Halaber, bendejerek euskal trazio eta ohiturekiko lotura izan ez ezik, euskara zabaltzen lagundu dute ere Bilboko plaza, merkatu eta kaleetan. Omenaldi-ekitaldiaz gain, ‘Bendejerak: sorituk plazara’ liburua aurkeztu dute, Bilboko Udalak eta Labayru Fundazioak elkarlanean sortutako lana emakume baserritarren testigaintzek ondu dute. Lekukotasunak liburuan bilduta egon ez ezik, dokumental bat ere filmatu dute, hastepenetik gaur egunera arte. Lan hori Bilboko udalaren webgunean eta youtube kanalean dago ikusgai.