Skip to main content

Azoka burujabea antolatu dute Hernanin, 'Eman pausoa eraldaketara' lelopean

Sakonean

Hernani Burujabe proiektuaren baitan azoka burujabea antolatu dute pasa den asteburuan. Bederatzi postu jarri dituzte orotara, energia, elikadura, zaintza, moneta, merkataritza, etxebizitza, bioaniztasuna, kultura eta telekomunikazioaren inguruan lantzeko eta informatzeko helburuarekin. Hainbat herritar izan dira bertan horien inguruko proiektuak ezagutzen. Giro ederra sortu da, denak helburu berarekin: herri burujabeago baterako bidean.