Skip to main content

Apustu etxeak, horien arriskuez jabe?

Sakonean

Apustu etxeek gero eta gazte gehiago erakartzen dituzte. Aspaldi da gurean daudela, hala ere, azken hamarkadan asko zabaldu dira. Egun, edonon aurki ditzakegu. Batez ere, langile auzoetan barra-barra hasi dira. Izan ere, klaseak etengabe zeharkatzen du joko aretoen auzia. Baldintza prekarioetatik irteteko gogoa giza desira da erabat. Eta desira hori bete delakoan, jokoak herritarrak engainatzen ditu. Baina jokuak ez dakar onura ekonomikorik. Bada, apustu etxeen auzia sakonean landu dugu.