Alaitz Argandoña (BAEF): “Argindarraren zergak jaistea ez da irtenbidea”

Argindarraren prezioak mugarik gabe igotzen jarraitzen du, eta hala, asteon Bilbon protestak antolatu dituzte igoeraren gehiegikeria salatzeko. Ekologistak Martxanek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, sistema energetiko eta elektriko duin eta publiko baten alde.

Alaitz Argandoña BAEF elkarteko kidearekin izan da Hamaika Telebistan, hurrengo protestaren nondik nora guztiak ezagutzeko. Nabarmendu du irtenbidea ez dela zergak jaixtea, "sistema energetiko publiko eta duina sortzea baizik".

Zerikusia duten artikuluak