Skip to main content

Adostutako dosiak bermatzeko eskatu dio Bruselak AstraZenecari

Sakonean

Zehazki, hasiera batean adostutakoak baino 75 milioi dosi gutxiago jasoko ditu Batasunak urtearen lehenengo 3 hilabeteetan. Enpresak dio bakunaren produkzioan izaten ari den arazo batzuen ondorio dela aldaketa hori, baina Brusela ez da fio. Bart gauean bildu ziren bi aldeak. Aldez aurretik Bruselatik konpainiaren aurkako auzibideei ekiteko edo esportazioak mugatzeko aukerak jarri zituen mahaian atzo bertan Batasunak, baina ala ere enpresaren aldetik inolako aldaketarik gabe amaitu zen bilera.