Abuztuaren 4an emango zaie hasiera hainbeste espero diren Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei

Abuztuaren 4an, 18:00etan, Elena Loyo, Ruth Brito, Maria Jose Saez de Kortazar, Jaione Prado eta Arantza Navarro izango dira San Migeleko balkoian, txupinazoa jaurtiz Zeledonekin batera Gasteizko jaiei hasiera emateko.
Hortik aurrera, eta abuztuaren 9ra bitartean, Neska eta Blusaz jantziko da hiria eta jai giroz beteriko bost egunez gozatu ahal izango dute Gasteiztarrek.
Neska eta Blusa kuadrillek antolatutako ekintzak eta kalejirak, kontzertuak, monologoak, antzertiak, umeentzako ekintzak eta barrakak, txosna gunea, txarangak eta abarrakekin beteko da egun horietako egitaraua.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image