
‘90 berriak’ erakusketa, San Telmon ikusgai
Jada ikusgai dago Nekane Arambururen ‘90 berriak’ entsegu erakusketa San Telmo Museoan. 1990eko hamarkadan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikoren lanak bildu dituzte. Haietako batzuk oraindik ere jardunean daude nazioartean edo gure artean, hala nola, El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas edo Consonni.