Pandemia egoerari egokituta ospatuko da Zinegoak Bilboko GayLesbiTrans zinema jaialdiaren 18. edizioa. Martxoaren 1etik 14ra 18 film luze eta eta 28 labur eskainiko ditu zitak.

Pandemia egoerari egokituta ospatuko da Zinegoak Bilboko GayLesbiTrans zinema jaialdiaren 18. edizioa. Martxoaren 1etik 14ra 18 film luze eta eta 28 labur eskainiko ditu zitak.
Bilboko Gaztetxe Zaharrean jaio zen ekimena 1989an, liburu azoka ez-komertzial gisa. Ordutik, hiru denda fisiko eta hainbat belaunalditatik pasa da DDT Banaketak argitaletxea. Beste leku batzuetan topatu ezin diren lanak saltzen dituzela azaldu digute egungo bi kidek.
Txertatze garaian murgilduta gauden honetan, Pfizer Astra Zeneca enpresen dosi nahasketak frogatzen hasi dira zientzialariak. Izan ere, koronabirusaren lau mila aldaera daude Erresuma Batuko Gobernuaren datuen arabera. Hiru ezagunenak dira lehenengoz Erresuma Batuan, Brasilen eta Hego Afrikan atzeman eta ondoren hainbat herrialdetara hedatu direnak.
Harrotu Iruñeko Udalaren zerbitzu publiko bat da, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazio eta zerbitzuak ematen dituena, eta Kattalingorrik kudeatzen du. Kattalingorrik salatu duenez, Iruñeko Udalaren aurrekontuetan zerbitzu horietarako partida erdira jaitsi da. Elkarte horrek eskatu du partida hori bere horretan uzteko, eta LGTBIQ+ arloan murrizketak egitea Giza Eskubideak murriztea dela salatu dute.