
Sakonean
All Stories
Inoiz baino gehiago lelopean ospatuko da aurten HatortxuRock jaialdiaren 24. edizioa. Dispertsioak indarrean jarraitzen duen bitartean, horri aurre egiteko ekimenen beharra azpimarratu dute antolatzaileek, baina aurten, are beharrezkoagoa dela azaldu dute: "Dispertsioak martxan jarraitzen du, baina ez dago horri aurre egiteko diru-sarrerarik. Horregatik da aurten inoiz baino garrantzitsuagoa", azpimarratu du Aitor Agirrezabal antolatzaileak.
Koronabirus positibo berrien gorakada dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri berriak ezarri ditu. Hala nola, ostalaritzako lokal denak ixteko agindua eman dute, eta orain indarrean dagoen etxeratze agindua 22:00etatik 06:00etara mugatuko dute. Jarduera sozioekonomikoarentzako ordutegia ere txikitu egingo da, eta 21:00etatik aurrera itxita egon beharko dute merkataritza establezimendu guztiek —farmaziek eta gasolindegiek izan ezik—. Hori dela eta, bihar SOS Ostalaritza taldeak deituta manifestazioak egingo dituzte Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen arratsaldeko 17:30ean.
Azken bi asteetan Araban eta Gipuzkoan lanuzteak egin dituzte Osakidetzako langileek. Sindikatu guztietako ordezkariak eta osasun zerbitzuetako askotariko langileak izan dira protestetan. Egindakoen jarraipena izango da, azaroaren 12rako Osakidetzaren Bizkaiko zentroetan deitutako greba. Ugari dira langileek grebara jotzeko dituzten arrazoiak eta horiei heldu diegu Eneko Paskual Donostia Ospitaleko langilearekin batera.
- Jangou aplikazioa Arrasate eta Errenterian, tabernetako janaria etxetik eskatzeko baliabide alternatiboa
- Nekane Balluerka: "Etxealdian, Euskal Herriko Unibertsitateak 5500 inpaktu mediatiko sortu zituen"
- Euskaraldian elkarlana ezinbestekotzat jo du Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak
- Ana Mezo (Oneka): “Egiteko modu berriei heltzeko unea da”
- Ana Mezo (Oneka): “Zoritxarrez, ez dugu uste Toledoko Itunak ezer onik ekarriko duenik”
- "Gure gurasoen belaunaldiak soldataren % 60 gastatzen zuen elikaduran; guk, berriz, % 17"