Sakonean

All Stories

Rhodes legea: abusuak jasan dituzten haurrak entzuteko tresna gehiago eta salatzeko denbora tarte handiagoa

Rhodes legea edo haurrak babesteko legea onartu berri du Madrilgo Diputatuen Kongresuak. Adin txikikoen sexu abusuak lehen lerrora ekarri ditu legeak; bost haurretik batek jasaten ditu.

Lege berri honen bidez, berbiktimizazioa ekidin nahi da. Prestakuntza berezia duten profesionalek jasoko dituzte testigantzak eta grabatuko dira, behin eta berriro errepikatu ez ditzaten. Gainera, preskripzioan aldaketak ekarri ditu: biktimak 35 urte betetzen dituenean hasiko da zenbatzen delituaren prezkripzioa, eta ez 18 urtetik aurrera, orain arte bezala. Beraz, salatzeko denbora gehiago egongo da.

Gaiari heldu diogu Maitane Urizar Gure Sarea elkarteko koordinatzailearekin.

Plazetatik estudiora, eta plazetara bueltan

Bere lehenengo diskoa aurkeztu du AMAK taldeak. Alaitz Telleriak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kris Solanok osatzen dute trikitilari taldea eta plazaz plaza bi urtez aritu ostean, izen bereko diskoa ondu du AMAK-ek. Trikitixa, panderoa eta ahotsen polifoniek ardazten dute diskoa, baina taldekideez gain, lagun ugari bildu dituzte musika zein letretan ekarpenak egin dituztenak.

Josu Urrutikoetxea, 16 urtez auzipetua egin ez zuen ekintza batengatik

Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du berriki Josu Urrutikoetxea epaitzeko zabalik zegoen auto bat. Luis Herguetaren hilketa egozten zioten, baina onartu dute ez zuela zerikusirik izan. Hala ere, Parisek onartu egin zuen Espainiak eginiko estradizio eskaera. Kasuak izandako mediatizazio politikoa gailendu zen berme prozesal eta oinarrizko eskubideen gainetik.

Euskal Herriko gatazkaren azken bi elkarrizketa mahaietan ETA zenaren ordezkari ohia da Urrutikoetxea. Negoziazio fase desberdinetan izandako esperientzia izango du hizipide gaur arratsaldean Frantziako Asanblean antolatu dituzten nazioarteko gatazkei buruzko jardunaldietan.
hamaika telebista

Image