Sakonean

All Stories

BEC jendez lepo, 10.000 ikusle batu zituen ZEID jaialdi arrakastatsuak

Zeinen Ederra Izango Den Jaialdia izan zen apirilaren 2an Barakaldoko BECen. Abesti soil gisa hasi zena, proiektu handi bilakatu da: gizarte osoarentzako jaialdia. Giro paregabea izan zen bertan, musika aitzakia izanik, haur, gazte eta adin guztietako pertsonak elkartu ziren. Arrakasta handia izan zuen ZeidFest-eko lehen edizioak.

HemenGuk udaberriko azoka egin dute asteburuan Oiartzunen

HemenGuk, Oiartzungo ekoizleek, udaberriko azoka antolatu dute asteburuan. Herriko ekoizleak saretzen hasi zirenetik antolatu duten hirugarrena izan da. Ekoizleekin batera, herriko artisauak ere azokan izan dira oraingo honetan. Orotara, 21 ekoizle eta artisauk hartu dute parte. Txakolina, eztia, barazkiak, ogia, sagardoa, gazta, ahatekiak, garagardoa, kombucha, goxoak, arrautzak, pasta, artisautza produktuak, liburuak eta mahai jolasak topatu ahal izan dituzte herritarrek azokan.

HemenGuk azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea da, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarri eta ekonomia zirkularra sortuz.

ZAS Kultur elkarte gasteiztarrak "Arbosa TV 2" erakusleihoa inauguratu du

ZAS Kultur elkarte gasteiztarrak proposamen artistiko berri bat inauguratu du San Anton enparantzako erakusleihoan. “Arbosa Telebista 2” lelopean Julio Arbosa artistaren lanari jarraipena ematen dio. Gainera, Zas Kulturek aukera ematen du edozein herritarrek erakusleihoan parte hartzeko bere esaldia aukeratuz.

Arabar izateko nahiak bizirik dirau Trebiñun

Aspaldiko aldarrikapenari eutsita, Trebiñu Araban sartzeko eskatu dute berriz herritarrek, eta Trebiñu Araba Da mugimendua berpiztu dute. Antolaketa administratiboa zentzugabea dela deritzote, eta hari aurre egiteko lan egingo dutela ohartarazi dute, egoera juridiko-administratiboa amaitu eta arabartzat aitortzen dituzten arte. Maialen Arribas Trebiñu Araba Da mugimenduko partaidearekin izan da Hamaikako lantaldea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image