Datorren ikasturtean, Iruñean gaur egun dauden 16 haur eskola publikoetatik batek soilik eskainiko du euskarazko murgiltze eredua. Horren ondorioz, sistema publikotik kanpo geldituko dira haurrak euskarazko murgiltze ereduan matrikulatu nahi dituzten familia asko. Horregatik, proiektu proposamen bat eta dokumental bat aurkeztuko dituzte ostiralean.
