Image

Sakonean

All Stories

Raul Barreras: "Adinekoen zaintza eta LGTBQ kolektiboko kideen arazoak kontatu nahi ditut"

Raul Barreras zinegilea Arnasa obran lanean ari da Hernanin, herriaren errealitatea islatzeko isotrioak jasotzen. Zenbait gai jorratu nahi ditu, adinekoen zaintza eta LGTBQ kolektiboko kideek dituzten arazoak, besteak beste. Barrerasekin berarekin eta Koro Etxeberria Hernaniko kultur zinegotziarekin ere hitz egin dugu herriko kultur mugimenduari buruz.

Garazi Albizua: "Euskal Herriko kultura bizik eta taupaka dago"

Garazi Albizua idazle santurtziarra Geuretik Sortuak proiektuan parte hartzen ari da eta Leitzan ari da egonaldia egiten. Mikro mitologiaren proiektua du esku artean, eta harriaren kontakizuna egin nahi du, harrituta baitago herriak Leitzan duen presentziaz. Mikel Zabaleta alkatearekin ere hitz egin dugu Leitzan azken urteetan kulturaren arloan eman dituzten aurrerapausoez eta erronkez solasteko.

Maialen Akizu: "Hizkuntzak berak gauza asko azaltzen ditu hemen"

Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarra Nafarroako hegoaldean dago bere lehenengo idazlana sortzen; Lodosan, Sartagudan, Andosillan eta Mendabian, hain zuzen ere. Euskarak presentzia handia izango du bere obran. Itziar Ruiz Sartagudako zinegotziarekin, Maite Pellejero 'Lodosa bizirik' taldeko kidearekin eta Javier Martinez Mendabiako euskara taldeko kidearekin ere hitz egin dugu, eta herri hauetako egoera zein den kontatu digute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image