Image

Sakonean

All Stories

Aritz Elgarresta: “Ura giza eskubidea da; kudeaketak publikoa izan behar du”

Zumarraga eta Urretxu dira Gipuzkoan uraren kudeaketa esku pribatuetan daukaten udal bakarrak, eta hori hala, ura garestien duten herriak. Onura publikoa plataformak adierazi du kostu finko altuak, uraren prezio ikaragarria eta bloke bidezko tarifikazio injustua direla arrazoiak. Aritz Elgarresta plataformako kidearekin aritu gara gaiaren inguruan.

Itziar Ituño: "Ez nago oso pozik internetaren eta sare sozialen munduan"

Itziar Ituño aktorea elkarrizketatu dugu Kolpez kolpe saioan, eta adierazi du "bizitzak bozgorailu bat eman diola, eta aprobetxatu egin behar duela". Tubacexeko langileei babesa adierazteaz gain, Gure Esku dago ekimeneko abestian parte hartu du. Agenda beteta eduki arren, tarte bat eskaini dio Hamaika Telebistari.

Mikel Otero: “AHTarekin egoskor aritu dira, nahiz eta beste behar batzuk handiagoak ziren”

AHTak 14 urteko atzerapena du dagoeneko, eta oraingoan, Eusko Jaurlaritzak adierazi du lanak 2026 amaierarako edo 2027ko amaierarako amaituko direla. Proiektu honek hiru krisialdi izan ditu martxan jarri zenetik. Horiek eta gehiago sakondu ditugu Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearekin.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image