Sakonean

All Stories

Azkena Rock Festival jaialdiaren 20 urteak, Gasteizen

Aurten jaialdiak hiru eguneko iraupena izango du eta Mendizabalan 55 talde egongo dira oholtza gainean Estatutik eta munduko puntu desberdinetatik etorri diren 40.000 pertsona baino gehiagoren aurrean. Hiriko ostatuak eta Mendizabaleko kanpinak eta glamplingak ere beteta kartela zintzilikatu dute jada.
Arduradunek aurten familia asko etorri direla azpimarratu dute, izan ere, 14 urte baino gutxiagoko umeentzat sarrera doakoa da. Gogotsu hartu dute aurtengo festibalaren ardura pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean. Berrikuntzek ere bere tokia izan dute aurten. Izarren pasealekua estreinatu du jaialdiak, bi hamarkada hauetan jaialdiaren eta rockaren historia markatu duten izenak jasotzen dituen ibilbidea, hain zuzen ere.

Migratzaileentzat 'harrera duina' eta 'oinarrizko eskubideak' eskatzen dituzte

500 pertsona baino gehiagok lo egiten dute kalean, migratzaileen kolektiboen eta harrera sareen arabera. Maiz aterpeetan lo egiteko egonaldiak behin behinekoak dira, arazoa, baina, haratago doa, izan ere, migratzaileek ez dutela harrera duina ohartarazi dute. Nafarroako GobernuaK eta JaurlaritzaK, gainera, gabezi horiek ezagutu arren, entzungor egiten dietela konponbide-eskaerei salatu dute. Egoera horrela, Hamaika Telebistako lantalde Atxuri Harrera Sareko Txus Elorzarekin izan da.

Bi urteko etenaldiaren ostean hasi dira Igorreko jaiak

Jai batzordeak ilusio handiz antolatu ditu aurtengo jaietako ekitaldi desberdinak. Gauzak horrela, egitarauan aldaketak egin dituzte ahalik eta herritar gehienek jaiez goza dezaten. Jai Batzordea berandu hasi zen arren festak antolatzen, inoiz baino partehartzerik handiena izan du eta gainera 2019ko baldintza antzekotan egingarriak dira. Aldaketa nabarmenena herri bazkariaren egun aldaketa izan da.

Maite Iturbe, okina: 'Garia lehen baino % 30 gehiago ordaintzen ari naiz'

Ukrainako gerraren erdian zerealen prezioa izugarri igo da, mundu osoko ale-esportatzaile nagusietako bat blokeatuta egon delako: Ukraina bera, munduko bosgarrena zerealen esportazioan, bidalketen % 9rekin. Otsailaren 24an gerra hasi zenetik, 22,5 milioi tona zereal blokeatuta egon dira Ukrainako portuetan. Horrek gurean ere eragin handia izan du. Ordiziako azokan izan gara eta bertako saltzaileek, besteak beste, aipatu digute %30 igo dela azken hilabeteotan gariaren kostua.

Toti Martinez de Lezea eta Xabier Amuriza egon dira Klasikoen Irakurraldian

Euskara eta literatura. Bi munduak uztartzen ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabeak. Aurtengo hamabostgarren edizioak Ramon Saizarbitoriaren "Martutene" eleberria izan du protagonista.

200 lagun inguru pasa dira Arriaga Antzokitik eleberriaren pasarteren bat irakurtzera eta egilea bera izan da ekitaldi honi hasiera eman diona lehenengo pasartea irakurriz. Martutene garai oso bati amaiera ematen dion eleberria da eta aurten 10 urte bete ditu publikatu zenetik. Hori dela eta, hautatu dute aurtengo irakurketarako.

Bertan instituzio desberdinetako kideak egon dira eta Euskal Herriko idazle eta bertsolariek parte hartu nahi izan dute ekitaldian. Hala egin dute Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak eta Xabier Amuriza bertsolariak.

Mikroplastikoak aurkitu dituzte Antartikako elur freskoan

Gizakiaren arrastoa Antartikara ere heldu da. Zientzialariek lehen aldiz aurkitu dituzte mikroplastikoak Antartikako elur erori berrian. Zeelanda Berriko Canterburyko Unibertsitateko ikerlariek Antartikako 19 gunetako laginak jaso dituzte, eta horietako bakoitzak plastiko zatitxoak zituen. Zientzialariek diote kutsatze honek eragin lokalak eta zabalagoak izan ditzakela, baita gizakionganakoak ere.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image