Fito Rodriguez idazlearekin elkartu gara Zumaian, bertan ari baita Udalbiltzak sortutako Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartzen. Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak ere bere inpresioak eta ikuspuntuak konpartitu ditu gurekin.

Fito Rodriguez idazlearekin elkartu gara Zumaian, bertan ari baita Udalbiltzak sortutako Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartzen. Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak ere bere inpresioak eta ikuspuntuak konpartitu ditu gurekin.
Garazi Albizua idazle santurtziarra Geuretik Sortuak proiektuan parte hartzen ari da eta Leitzan ari da egonaldia egiten. Mikro mitologiaren proiektua du esku artean, eta harriaren kontakizuna egin nahi du, harrituta baitago herriak Leitzan duen presentziaz. Mikel Zabaleta alkatearekin ere hitz egin dugu Leitzan azken urteetan kulturaren arloan eman dituzten aurrerapausoez eta erronkez solasteko.
Traktore eta auto karabana egin dute esne ekoizleek EHNE eta ENB plataformek deituta. Lasarteko Urbil merkataritza gunetik Hernaniko Galarretara protestan atera dira abeltzainak. Esne Martxan baserritarrek bizi duten egoera jasangaintza salatu dute.
Iñaki Martiarena "Mattin" komikigilea Betelun ari da Geuretik Sortuak egitasmoko egonaldian parte hartzen. Betelu, Araitz eta Larraun batzen dituena ura da, eta hori islatu nahi du bere sorkuntzan. Araitz eta Larraungo zinegotziekin ere hitz egin dugu, Maider Agirrebarrenarekin eta Lorea Lasarterekin, hain zuzen ere.
Itxaro Borda idazlea Usurbilen ari da Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartzen, eta bertan idazlana egiteko lana izango du. Luken Arkarazo herriko kultur zinegotziarekin ere batu gara herriko kultur egoeraz hitz egiteko.
Danel Lauzirika idazle gernikarra Zestoan ari da Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartzen. Narrazio edo ipuin labur bat sortu nahi du, bertako ingurunea, herritarrak eta ohiturak ezagutuz. Mikel Arregi herriko alkatearekin ere hitz egin dugu herriaz eta kultur mugimenduaz.
Hilabeteetako lanketaren ostean ‘Plateruena: Lantegi eta erakuslehio’ txostena aurkeztu zuen duela bi aste ‘Plateruena ta gero zer?’ plataformak. Kulturgunearen itxierak sortutako kezkei erantzuteko asmoz sortu zuen ekimena herritar talde batek eta kezka horiek partekatzeko foroa izateko asmoz jaio zen iazko urte bukaeran.