Image

Sakonean

All Stories

Nafarroa XXI “Demokrazia, eskubide eta askatasun gehiago”

Nafarroako jendarte zibileko hainbat ordezkarik aurkeztu dute dinamika. Foru Amejoramenduaren 40 urteko ibilbidearen mugarri ezarri dute eztabaida sustatzeko asmoz.
Nafarroaren autogobernu galerarekin kezkatuta, “arrazoi guzti horiek tarteko, bada garaia Nafarroa demokratikoago eta sozialago baten norabidean pausoak emateko, eskubide eta askatasun gehiago izango dituen Nafarroa baterantz” nabarmendu dute sustatzaileek.
Sabino Cuadra, Maitane Eraso, Zaloa Basabe sustatzaileen hitzak jaso ditu Hamaikak.
“Demokrazia, eskubide eta askatasun gehiago” manifestua argitaratu dute na21.org webgunean.

Azken hamarkadan aurrerapauso handiak, baina osatu gabeko bake prozesua

Aieteko Konferentzia egin zenetik hamar urtera, Donostian elkartu dira berriro ere Euskal Herri osoko ordezkaritza zabalarekin. Ordutik aurrerapen handiak egin dira, baina osatu gabeko bake prozesua da, nazioarteko bitartekariek ondorioztatu dutenez. Conciliation Resources erakundeak, Berghof fundazioak, Foro Sozialak eta Bake Bideak antolatu dituzte jardunaldiak eta horiek jarraitzeko aukera duzue Hamaika TBn.

'Ladies on Fight' ikuskizuna hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra arte eszenikoen egonaldirako

'Ladies on Fight’ lana aurkeztu dute Muxikebarrin. Getxoko Udalak aurten martxan jarritako Juana Bizkarra Arte Eszenikoen egonaldian hautatu dute Eva Guerrerok zuzendutako lan hau eta areto hartan izango da ikuskizunari azken ukituak ematen azaroko estreinaldia baino lehen.

Kike Zurutuza: “ETAri leporatzeko, beste bi lehergailuak geldiarazi behar izan zituzten”

Jose Luis Corcueraren agintaldian HBko kargudunei bonba-gutunak bidaltzearen auzia atzo iritsi zen Gasteizko Legebiltzarrera. Hiru izan ziren Euskal Herrira bidalitako bonbak, Errenteriara, Donostiara eta Azpeitira. NAIZ hedabidea Kike Zurutuza Azpeitiko HBko zinegotzi ohiarekin izan da.

 

Kim eta Simonides komikigileak omendu ditu Getxoko XIX. Komiki Azokak

Getxoko 19. Komiki Azoka antolatu da asteburu honetan. 40 erakustoki izan ditu eta mahai-inguruak, hitzaldiak eta bederatzigarren artearen inguruko hainbat jarduera hartu ditu. Ohi denez, Azokan hainbat artista izan dira, ekintza eta sinaduren txandetan parte hartzeko. Horien artean, eskarmentu handiko Kim (Joaquim Aubert) eta Simonides (Ernesto Murillo) komikigileak izan dira.

Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza lortu du

Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza lortu du gaur. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, "egun historikotzat" hartu du gaurkoa: "Berrogei urte geroago Gernikako Estatutuaren eskumen garrantzitsu bat gauzatu da".

Espetxe eskumenaren harira, Larraitz Ugarte abokatuarekin izan gara, eta espetxe-sistemak nolakoa izan beharko lukeen azaldu digu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image