Image

Sakonean

All Stories

Gorka Artola: 'Emandako ziurtagiria ez da erabilgarria egun tramitean dagoen prozesurako'

Bergarako Udalak baliorik gabe utzi du Valogreene Paper enpresari Larramendi poligonorako emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena, kontuan izanda aipatutako txostenean egiteko adierazitako jarduera ez datorrela bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta irailaren 23an EAEko Aldizkari Ofizialean jendaurrean jarritako jarduerarekin ere.

Aitor Argote: 'DaraBilbok agenda zabala izango du azaroan'

Bilboko Udalak eta Bilboko euskaltegi sareak aurrera eramaten dute DaraBilbo egitasmoa, Bilboko aisialdia euskaraz. Gaur, 'Kosmetika sendabelarrekin' tailerra egin dute, eta bertan izan da Hamaika Telebistako lan taldea. Hala, Aitor Argote DaraBilbo programako arduradunak azaroko agendaren berri eman du.

Ayed Abu Eqtaish: 'Israelgo armadak atxilotzen eta auzipetzen ditu haur palestinarrak'

Urtero 500 eta 700 adingabe palestinar atxilotzen ditu Israelgo sistema militarrak Defense of the Children International-Palestina erakundearen datuen arabera. Gaur gaurkoz, 200 haur eta gazte adingabe palestinar daude espetxeratuta Isralelgo kartzeletan. Halaber, erakundeak deitoratu du helduentzako espetxe militarretan sartzen dituztela haurrak, haurrentzako ziegetan, bat edo bi metro karratukoak.

Hala, palestinar ordezkariak Hego Euskal Herrian izan dira legedi militarraren pean adingabeek jasaten dituzten eskubide urraketak ikusarazteko. Afera gertutik ezagutu nahian, Hamaika Telebistak hitz egin du Ayed Abu Eqtaish Defense for Children International Palestine erakundeko Kontuak Emateko zuzendariarekin.

Abian da Errigora 2021 kanpaina, auzolanean 'euskarari puzka' emanez

Errigora elkarteak, urtero bezala, Agerraldia egitasmoa jarri du martxan, Nafarroako produktuak erosiz euskara bultzatzeko. Urtero bezala, goizean auzolana egiten dute, zonaldeko produktuekin betetzen dituzte 15.000 kutxa; eta urte honetan, Tuteran kalejira eta hiru kontzertu prestatu dituzte, 3.000 pertsona jaso zituenak.

Urriaren 23tik azaroaren 11ra arte nafar produktuez osatutako saskiak izango dira salgai, Errigoraren euskarari puzka kanpainaren baitan. Hiru saski mota egongo dira erosleen eskura: saski beltza, Errigoraren klasikoa (55€), saski berdea, ekologikoa (65€), eta saski zuria (75€), berezia. Horiek eskatu edo erosteko, 700 salmenta-puntu izango dira Euskal Herriko herri ugaritako taberna, denda, ikastola, udaletxe zein euskaltegietan.

Andecha Astur: 'Asturierak beste hizkuntzek dituzten eskubideak izatea nahi dugu'

Mende erdi inguru darama Xunta pola de Denfensa de la Llingua plataformak asturiera eta asturiasko galeagoren ofizialtasunaren alde borrokan. Larunbatean, 50.000 asturiar kalera atera ziren, hala, hizkuntzen ofizialtasunaren aldeko aldarriak inoiz baino ozenago entzun ziren. Horrela, asturiarren hizkuntzaren egoera gertutik ezagutzeko asmoz Hamaika Telebistak Xunta pola Denfensa de la Llingua plataformarekin eta Andecha Astur talde politikoarekin hitz egin du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image