Image

Sakonean

All Stories

Martin Villak Martxoaren 3ko hilketen "erantzule politiko eta penala" izan zitekeela onartu du

Argentinako justiziak auzipetzeari uko egin ondoren egindako lehenengo adierazpenetan, Rodolfo Martin Villa ministro ohi frankistak onartu egin du 70eko hamarkadan izandako hilketen eta torturen "erantzule politiko eta penala" izan zitekeela. Era berean, memoria berak bertsio bakar bat ez duela argudiatuta, memoria legeak ia ezinezkoak direla eta interpretazio politikoetan ez erortzea.

Europako makroetxalderik handiena Caparroson kokatzen da

Azken egunotan polemika sortu dute Alberto Garzon Espainiako ministroak egindako adierazpenek. Etxalde erraldoien eredua kritikatu du. Espainiako datuak aintzat hartuz, ia 70.000 txerri ustiategi intentsibo daude Espainian. Horietatik 3.000 inguru makroetxaldeak dira. Proportzionalki mundu osoan txerri gehien dituen herrialdea da Espainia, 32 milioi txerri baino gehiago baitaude eta biztanleria 47 milioikoa da.

Gurean, berriz, Euskal Herrian etxalde handiena Nafarroan Caparroson dago. Guztira 8.000 esne behi daude eta talde ekologistek hainbatetan salatu dute inguruko lurra eta ura kutsatzen ari dela. Testuinguru honetan, Nafarroako Gobernua makroetxaldeen ereduaren kontra azaldu da. Gehienez 1.250 abelburura mugatzeko araudia laster aterako dute Parlamentuan, Caparrosokoa ez handitzeko eta halakorik ez errepikatzeko.

"Oñatiko irudi idilikoaren azpian zer dagoen bilatzen ari gara"

Bonbon beltz antzerki taldeko Dominika Rekalt eta Josune Gorostegi aktoreak 'Harriminak' antzezlana sortzen ari dira Oñatin, Geuretik Sortuak egitasmoaren barnean. Sorkuntza prozesuaz hitz egin digute, eta Udabiltzaren egitasmoaz zein Oñatiko kultur ekosistemaz hitz egin dugu Iñaki Olalde Oñatiko euskara eta kultura zinegotziarekin.

‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’ liburuak ibilaldi bat proposatzen du urian zehar

‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’ liburua aurkeztu dute Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Xabier Monasterio Gabriel Aresti Kultur Elkarteko kideak. Karmelo Landak idatzitako liburuak, poeta bilbotarraren idazkien bidez, ibilaldi bat proposatzen du Bilbon zehar, eta uriko hainbat gune aztertu zein deskribatzen ditu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image