Sakonean

All Stories

AZET sindikatua: "Etxebizitzarena ez da arazo isolatu bat"

Azken asteotan hainbat espazioren zein etxebizitzen kaleratzeak iragarri eta gauzatu dira Euskal Herrian. Ez soilik erakunde publikoek aurrera eraman dituztenak, lehenbizikoz Euskal Herrian, izaera ultra eskuindarreko enpresa pribatu bateko kideek ere hustu dituzte etxe eta lokalak. Honek, okupazioari izaera politikoa ematen dioten plataformen mobilizazioen areagotzea ekarri du. Horren harira, AZET alde zaharreko etxebizitza sindikatuko kide bat elkarrizketatu dugu.

"Antzerki txikiko jaialdi handia" da Lautan Hiru

Iragan ostegunean hasi, eta hilabete osoan luzatuko da Bilboko Alde Zaharrean Lautan Hiru antzerki txikiko jaialdia. Formatu txikiko lanek hartuko dute auzoa lau astez, otsailean ospatu behar zena pandemiak atzeratzera behartu ostean. Jaialdiko emanaldiak ostegunero eskainiko dituzte Euskaltzaindian zein Bira kulturgunean.

Zeintzuk dira independentismo kataluniarraren aukerak?

Otsailaren 14ko hauteskundeetan boto independentistak lortutako %50aren langa igarota, gobernu independentista osatzeko eta prozesuaren bideari jarraipena emateko aukera zabaldu zen. Hiru hilabeteetako negoziazioen ondoren, JxCat eta ERCren arteko ikuspegi estrategiko desberdinek, Madrilgo hauteskundeek ekarritako tsunami politikoaren ondorioek eta hauteskunde berrien mamuak subiranismoaren bide-orria zailtzen dute.

Negoziazioen nondik norakoak eta independentismoaren aukerak aztertu ditugu Marina Fernàndez 'El Nacional' hedabideko kazetariarekin eta Roger Palà 'El Crític' atariko kazetari eta analistarekin.

Porrotx: "Guretzat kolore hauek dituzten aldarriak dira askatasuna"

Yogurinha Borovak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aldarriz beteriko proiektua aurkeztu dute. Bilboko zortzi elkarterekin (Aspanovas, Naizen, Uribarriko eskola, Ttanttaka, Deustuko Arraun Taldea, Kale Dor Kay, Urretxindorra ikastola eta EHGA). Hiriko sei auzotan, sei abesti eta dantza interpretatu dituzte. Betiere, ostadarra osatzen duten sei koloreei aldarrikapena eginez.

hamaika telebista

Image