Skip to main content

Sigfrido Koch argazkilariaren ‘Kearen eta lanbroaren artean’ lana ikusgai San Telmon

Minutu batean

Kearen eta lanbroaren artean. Horrela deitzen da San Telmon dagoen Sigfrido Koch Bengoechearen argazki-erakusketa. Esposizioak 150 argazki biltzen ditu, bi gaitan egituratuta. Lehenak "gerrako albuma" du ardatz. Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak ikusi daitezke, besteak beste. Bigarrenak, berriz, País Vasco: Guipúzcoa liburuan argitaratutako argazki bukolikoak ditu ardatz. Hala nola, tradizioak, giza motak, dantzariak, pilotariak, segalariak eta baserritarrak irudikatzen ditu. Herri batzuen argazkiak ere nabarmentzen dira, interes artistikoagatik. Sigfrido Kochen lana ikusgai izango da San Telmo museoan maiatzaren 23ra arte.