Skip to main content

Gaurko egunez, duela 44 urte hil zuten Gladys del Estal ekintzaile ekologista

Minutu batean

1979ko ekainaren 3an, Amerikako Estatu Batuetako Harrisburgeko istripuaren ondoren Energia Nuklearraren aurkako Nazioarteko Jardunaldia deitu zuten. Euskal Herrian mobilizaziorako aukeratutako tokia Tutera izan zen. Egun hartan Jose Martinez Salas guardia zibilak buruan tiro bat emanda hil zuen Gladys del Estal Ferreño donostiar ekintzaile ekologista, 23 urte zituen.