Skip to main content

Lizarrako ihauteriak gertu direla, ikazkinek Aldabika Urbasako lapurra askatu dute

Minutu batean

Lizarrako herri ihauteriak otsailaren 11n ospatzen dira. Motorrak berotzeko bideo laburra atera du Sugarra Gaztetxeak, Aldabika, Urbasako lapurra, “haien lapurra” gisa aldarrikatuz. Aberatsei kendu eta pobreei ematen dien pertsonaia jarri dute erdigunean, Egako hiriburan berehala ospatuko diren ihauterien sugarra pizteko.