Skip to main content

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Minutu batean

1969ko ekainaren 28an, zortzi polizia Stonewall Inn pubera sartu ziren, New Yorkeko Greenwich Village auzoan. Legez kanpoko alkohol salmenta ikertzeko baimena zeramaten besapean. Dokumentua, baina, aitzakia besterik ez zen. Euren asmoa gay, bisexual eta transexualak jazartzea zen, beste behin. LGTBI mugimenduaren pizkunde politikoaren ikurretako bat da. LGTBI Harrotasunaren Eguna ospatzen da gaur egun mundu guztian haren omenez. 1977ko azaroaren 25ean izan zen LGBT kolektiboak Euskal Herrian antolatu zuen lehenengo manifestazioa. Euskal Herrian ere ekainaren 28an hainbat ekitaldi eta manifestazio antolatzen dira egunerokoan LGTBI+ kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko eta aniztasunarekiko errespetua aldarrikatzeko.