Skip to main content

Faxistek Gernika bonbardatu zuten gaurko egunez duela 84 urte

Minutu batean

1937ko apirilaren 26a zen, Espainiako Gerra Zibilean, Gernika hiriak hegazkin-erasoa pairatu zuenean. 84 urte pasa dira ordutik. Hitlerrek Francoren armadari laguntzeko bidalitako Kondor legioko hegazkinek Gernika ia guztiz suntsitu zuten. Lau orduko bonbardaketa izan zen. Eraikinen % 1 besterik ez zen zutik geratu. Ondorengo gerretan hain ugariak izango ziren zibilen sarraskien saiakera izan zen. Azken ikerketen arabera, hildakoak 2000tik gora izan ziren.
1937an bertan, gertaera lazgarri hura gaitzat hartuta, Pablo Picasso margolariak Gernika margolana egin zuen, urte hartako Parisko erakusketa unibertsalean gerren zentzugabekeria mundu osoari erakusteko.