Gaurko egunez duela 87 urte jaio zen Mikel Laboa

Mikel Laboa 1934ko ekainaren 15ean jaio zen Donostian. Ez Dok Amairuren sortzaileetako bat, euskal kantagintza berriaren suspertzailea eta belaunaldiz belaunaldi iraun duen kantari eta musikaria izan da.

1960ko hamarkadan sortu zen kantagintza berriaren eta pop-rocketik edan duen belaunaldiaren arteko zubia izan da. Horren adibide gisa, Kortatu taldeak Kolpez Kolpe diskoan Ehun ginen abestian kantatu zuen 1988an. Horrez gain, 1990. urtean, Laboaren kantuen bertsioez osaturik, Txerokeen diskoa grabatu zuten hainbat rock taldek.

Zerikusia duten artikuluak