Skip to main content

Eztabaidaren minimoak. Pandemia, negazionismoa eta fake news

Minutu batean

Birusaren oldarraldi-olatuekin batera bada beste uholde bat: gaitzaren inguruko informazioa. Fake news-ak ez dira kontu berria. Historian zehar, informazio faltsutua erabiltzea ohikoa izan da botere-borrokak edo gerrateak izan direnean. Internet sarearen bidez zabaltzen hasi denetik, ordea, berri horien indarra nabarmen hazi da. Ondorioa: Datutzat saltzen dizkigute iritziak, argudiotzat baliatu hipotesiak, kritikatzat erasoak. Denak balio du. Irakurlearengan beldurra, amorrua, ezinegona, errukia, asaldura eta gisakoak eragiten dituzte fake berriek. Fake news bidez zabalduriko teoria negazionistek badituzte beste ondorio kaltegarri batzuk ere. Merezi duen indarra eskaintzen benetan eztabaidagarri denari. Fake news delakoak ekiditeko beharrezko ditugu: pentsamendu kritikoa, hausnarket eta egiari zor zaion errespetua.