Skip to main content

Bilbo, Donostia eta Gasteiz batuko dituen AHT sarearen nondik norakoak

Minutu batean

Euskal Y-a Donostia, Gasteiz eta Bibo batuko dituen abiadura handiko tren (AHT) sarea da, 169,9 kilometrokoa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurretan sekula egindako gasturik handiena da. Orotara, 4.178 milioi euroren kostua izango duela onartu zen 2006an. 2020ko kalkuluen arabera, ordea, 6.500 milioi eurorena izango da kostua.

Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren artean ordaintzen eta exekutatzen ari dira, eta Jaurlaritzak ordaindutakoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ekonomia Itunaren bidez —kupoaren bidez— itzuliko da. Behin lanak amaituta, azpiegitura osoa Espainiako Gobernuaren gain egongo da; Administrador de Infraestructuras Ferroviarias enpresa publikoaren menpe, hain zuzen. Eraikuntza lanak 2010ean bukatzea zen asmoa, baina gaur egun 2024 baino beranduago amaitzea espero da.