Skip to main content

1984, Pasaiako sarraskia. Zer gertatu zen?

Minutu batean

1984ko martxoaren 22an espainiar poliziak lau lagun hil zituen Pasaiako Badian, Pedro Mari Isart, Rafael Delas, Jose Mari Izura eta Dioni Aizpuru balaz josi zituzten gau ilun hartan. Guztira, 113 bala zulo haien gorputzetan, aurretik zein atzetik Hilketak ikusi zituzten lekukoak eta beste hamaika proba dauden arren, oraindik ez da kasuaren egia, justizia eta aitortza ofizialik izan. Pasaiako sarraskiaren inguruko inpunitatea urtero salatzen dute ordutik. Hemen gertatutakoa minutu batean azalduta.