Skip to main content

149.900 langabeturekin amaitu da 2020a Euskal Herrian

Minutu batean

Frantziako Insee Estatistika Institutuak eta INE Espainiakoak argitaratu berri dituzten azken inkestetako datuen arabera 149.900 langabeturekin amaitu da 2020a Euskal Herrian. Aurreko urtean baino 17.500 langabe gehiago dira horiek. INEren datuei jarraiki, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta langabezia tasak gora egin du Araban (+2,0) eta Nafarroan (+1,7) nabarmenki, eta, modu apalagoan, Bizkaian (+0,1). Aldiz, Gipuzkoan langabezia tasaren jaitsiera garrantzitsua adierazi du INEk (-2,2), eta Ipar Euskal Herriko langabezia tasa %7,25ekoa da behin behineko datuen arabera.